martes, 23 de diciembre de 2008

LAN MUNDUA ETORKINENTZAKO


Munduko gobernu askotan, gero eta murrizketa gehigo egiten dituzte adibidez lan-eskubideetan, sozialetan, sindikaletan... Lanak gero eta ezegonkorragoak dira eta gutxieneko soldata gero eta baxuagoa da. Pentsa ezazue ze zaila den guretzako lana bilatzea... orduan paperik gabeko etorkin batentzako askoz zailagoa. Eta gainera etorkina emakumea bada imagina ezazue. Kolektibo honek hiru diskriminazio mota jasotzen ditu: etorkin izateagatik, paperik ez eukitzeagaitik eta emakumea izateagaitik.
Badaude elkarte batzuk laguntza sozio-laborala ematen dutenak, adibidez SARTU. Elkarte hau etorkinentzako oso erabilgarria da eta honi buruz beste egun batean idatziko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario