martes, 23 de diciembre de 2008

HONDARTZAN EGUZKIA HARTZEN...


Berri batean ikusi dut 2007. urtean 50.318 etorkin etorri zirela Espainiara eta haietatik 46.471 konaporatuak izan zirela. Kanporatuen artean 39.180 pertsonak pateren bidez ailegatu ziren kostetara, eta beste asko aireportuetan, portuetan... harrapatu zituzten. (2008 ko datuak oraindik ez dira atera)

Penagarria izan behar da Tenerifeko hondartza batean egotea eta bapatean patera bat iristea. Zelako sentimendu txarra! Are artean azalaren tonuari atentzioa osoa ematen, eta pateran etorritakoak erdi hilda edo batzuk hilda. Etorkinak deshidrataturik, azala erreta dutelarik, mugitu ezinik, lurrean botata... bidaian haien bizitza arriskuan jartzen eta bestea haize gehiegi dagoelako kexatzen....

Batzuk ez dira ezta konturatu ere ze sorte daukagun hemen jaiotzeagaitik eta ez beste edozein lekuetan. Gezurra dirudi, baina kilomentro batzuk harago jaio banintz, nire bizitza kriston desberdina izango litzateke.
Nahiz eta batzutan gure eskuetan ez egon, pateren asunto hau aldatzen saiatu behar gara, edo momentuz laguntzen, ez delako erraza konponbide bat aurkitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario