martes, 23 de diciembre de 2008

GIZARTE HEZKUNTZAREN HUTSUNEAK


Gizarte hezitzaile izateko ikasten ari naiz EHU-an eta bigarren kurtsoan praktikak egitea tokatzen zaigu. Ba bueno, askori igual ez zaizue interesatuko baina kontatzeko beharra daukat. Ikasleok hutsune edo ikasgai falta ikusten ditugu gure diplomaturan. Arazo bat izango zen gizarte hezitzailea eremu asko dituela lan egiteko, eta nahiz eta denak helburu berdina euki, gizarteratzea, eremu bakoitzak bere helburu espezifikoak, metodologiak, esku-hartzea... deseberdina izango ditu. Orduan gustatuko litzaiguke eremu bakoitzerako ikasgai bat eukitzea.
Gero praktika gutxi egiten ditugu, aurten bakarrik lau astelehen hilabete batean. Nire ustez gizarte hezkuntzaren gauzarik garrantzitsuenetariko bat praktikak dira, gure funtzioen artean esku-hartze oso akitboa daukalgulako.
Eta azkenik, ez daukagu ideiarik legeei buruz ez badugu gure kabuz bilatzen informazioa, ez daukagulako ikasgairik horri buruz. Nik ikusten dut legeei buruz ikasgai bat beharrezkoa dela, adibidez regularra izateko ze prozezutik pasa behar den, pertsona guztien eskubideak jakiteko, soldata basikoa jasotzeko ze behar den...
Nik ez dut eskatzen dena erraztasunez jasotzea, baizik eta laguntza edo tutore bat izatea dudak arigitzeko etab. Eta ikasgai hauek esperientziarekin eta gure kabuz ikasten lortuko ditugu, beste mediorik ez dagoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario