viernes, 26 de diciembre de 2008

BATERATZEN = MANO DE OBRA BARATA


Suposatzen da etorkin bat Espainian hiru urte pasa ondoren arraigoa lortu ahal duela baina badakigu horrela gertatzen ez dela. Gaur aurkestu den Bateratzen proiektuari buruz esango nuke "zerbait ezer baino hobeto dela".
Proiektua formazioa eman nahi du Bizkaiko paperik gabeko etorkinentzako eta erraztaunak eman nahi ditu empresen eta etorkinen artean. Baina ez dute aukera izango edozein lana aukeratzeko, baizik eta lan gogorretan bakarrik: forestala, arrantzale izateko, etxeetatik joateko... Etorkinak argi dago ez direla kexatuko edozein lana hartuko dutelako eta ulertzen dut, baina zergaitik lan gogorrak eta ez beste edozein lan hartzeko aukera? Seguruenik beste eremuetako empresak dutela kulpa. Empresak lan egitean paperak egiteko zinadura eman behar dute eta arazo gehiago dira haientzako. Beste aldetik, paperak egitea dirua kostatzen du eta etorkina hasiera batean ez dauka zentimo bapez, orduan dirua aurreratzea izango zen normalena.

ITSASARTEA PASA EDOZEIN MODUTAN


Gaur berri baten bidez enteratu naiz Melillako kostaldeetara gorpu bat heldu dela eta igeri egiten ailegatu nahiz zuela Espainiara. Pentsatu zer-nolako egoeran egon behar zen gizona bidai arriskutsu hau egiteko. Eta ez da lehenegoa gero interneten bilatuz gero...

Bueno errealitatera gehiago hurbiltzeko bideo hau jarri dut agazki askorekin, batzuk oso gogorrak, eta Chambaoren abestiarekin "papeles mojados".

martes, 23 de diciembre de 2008

GIZARTE HEZKUNTZAREN HUTSUNEAK


Gizarte hezitzaile izateko ikasten ari naiz EHU-an eta bigarren kurtsoan praktikak egitea tokatzen zaigu. Ba bueno, askori igual ez zaizue interesatuko baina kontatzeko beharra daukat. Ikasleok hutsune edo ikasgai falta ikusten ditugu gure diplomaturan. Arazo bat izango zen gizarte hezitzailea eremu asko dituela lan egiteko, eta nahiz eta denak helburu berdina euki, gizarteratzea, eremu bakoitzak bere helburu espezifikoak, metodologiak, esku-hartzea... deseberdina izango ditu. Orduan gustatuko litzaiguke eremu bakoitzerako ikasgai bat eukitzea.
Gero praktika gutxi egiten ditugu, aurten bakarrik lau astelehen hilabete batean. Nire ustez gizarte hezkuntzaren gauzarik garrantzitsuenetariko bat praktikak dira, gure funtzioen artean esku-hartze oso akitboa daukalgulako.
Eta azkenik, ez daukagu ideiarik legeei buruz ez badugu gure kabuz bilatzen informazioa, ez daukagulako ikasgairik horri buruz. Nik ikusten dut legeei buruz ikasgai bat beharrezkoa dela, adibidez regularra izateko ze prozezutik pasa behar den, pertsona guztien eskubideak jakiteko, soldata basikoa jasotzeko ze behar den...
Nik ez dut eskatzen dena erraztasunez jasotzea, baizik eta laguntza edo tutore bat izatea dudak arigitzeko etab. Eta ikasgai hauek esperientziarekin eta gure kabuz ikasten lortuko ditugu, beste mediorik ez dagoelako.

HONDARTZAN EGUZKIA HARTZEN...


Berri batean ikusi dut 2007. urtean 50.318 etorkin etorri zirela Espainiara eta haietatik 46.471 konaporatuak izan zirela. Kanporatuen artean 39.180 pertsonak pateren bidez ailegatu ziren kostetara, eta beste asko aireportuetan, portuetan... harrapatu zituzten. (2008 ko datuak oraindik ez dira atera)

Penagarria izan behar da Tenerifeko hondartza batean egotea eta bapatean patera bat iristea. Zelako sentimendu txarra! Are artean azalaren tonuari atentzioa osoa ematen, eta pateran etorritakoak erdi hilda edo batzuk hilda. Etorkinak deshidrataturik, azala erreta dutelarik, mugitu ezinik, lurrean botata... bidaian haien bizitza arriskuan jartzen eta bestea haize gehiegi dagoelako kexatzen....

Batzuk ez dira ezta konturatu ere ze sorte daukagun hemen jaiotzeagaitik eta ez beste edozein lekuetan. Gezurra dirudi, baina kilomentro batzuk harago jaio banintz, nire bizitza kriston desberdina izango litzateke.
Nahiz eta batzutan gure eskuetan ez egon, pateren asunto hau aldatzen saiatu behar gara, edo momentuz laguntzen, ez delako erraza konponbide bat aurkitzea.

ABERATSA = TURISTA ; POBRE = ETORKIN


Bi motako etorkinak ikusten ditut, primeran onartzen direnak eta onartzen ez direnak. Ez direnak onartzen etorkin pobreak dira, lana bilatzera etorri direnak, egoera hobeak bilatzen dituztenak. Baina hauek gobernuari ez dizkiete etekinak ateratzen eta arazoak bezala ikusten dituzte.
Beste aldetik maila altua duten etorkinak, adibidez Balear irletan kokatzen diren Alemanarrak, hauek estatuan dirua usten dutenez, etxe izugarriak, kotxeak... erosten dutenez, onartuta daude eta gobernuari interesatzen zaie.
Oso injustoa ikusten dut gizartea, penagarria...

MUNDUA ALDERANTZIZ


Existituko ez balira mugak dena aldatuko litzateke. Pertsonak askatasunez bidaiatuko zuen eta gerrak amaituko ziren. Lurra denenena izango zen eta lurra ez zuen jabea izango, hau da, ez da izango ez estatu batena ezta pertsona batena. Pertsona guztiak berdinak izango ziren, bata ez zen bestea baino gehiagio izango. Guztia denena izango zen eta ez ziren egongo ondasunik, ezta dirurik ere. Solidaritatea izango zen balio garrantzistu bat eta jendea borondatez lagunduko da eta ez zerbaiten truke. Asmatutako mundu honetan etorkin hitza existituko zen?
Espero dut beste ebazpen bat eukitzea migrazioen asuntoarentzako, utopia soilik delako.

GIZAKIA = NOMADA


Gizakia sortu zenetik nomada izan da eta aintzinean bertako errekurtso naturalak agortzen zirenean beste lurralde batzuetara bidaiatzen zuten.
Gaur egun, berdina gertatzen da, bizirik irauteko emigratzen dugu, egoera hobeagoak lortzeko.... Bidaiak translokalak edo tnasnazionalak izan daitezke. Biak denok egiten ditugu: oporretan, denboraldi baterako edo betirako, edo lana egiteko, ikasteko... Hala ere, translokalak onartuta daude eta besteak ez hainbeste. Zergaitik ote? Bidai luzeagoak dira baina berdinarako. Jatorriarekiko diskriminazioak?

AMAIERA BERDINA, ESPAINIATIK KANPORATUTA IZATEA


Empresa askok Hego Amerikako langileak hartzen dituzte lan temporalean eta egoitza permisu batekin, orain arte dena regularra. Ailegatzean suposatzen da empresa egoitza bat eskaini behar dizula baina pisu batean sartzen dituzte ez dakit zenbat pertsona gehaigorekin. Soldata ez da hitzarmenean adierazten duen berdina, baizik eta baxuagoa eta lan-orduak ere ez, askoz gehigo sartzen dituzte.
Orduan, etorkinak bere eskubideak aldarrikatzean, empresatik kamporatzen dute modu ezegoki batean eta bere herrira bidaltzen dute hegazkina ordainduta noski.
Etorkinak nahiz eta bi bide desberdinetatik gure herrira iritsi, kanporatuta amiatzen dira beti. Lehenengo bidea irregularra etortzea da eta azkenean kanporatua izatea. Eta modu regularrean etortzen badira eta eskubideak aldarrikatzen badituzte, berdin amaitzen dute, Espainiatik kanporatuta.

Empresa hauek “obra barata” deritzona bilatzen dute eta etorkina hemengo berdina kostatzen bazaie bere herrira bidaltzen dute. Nik ikusten dut, kontrola falta dagoela egoera hauek detektatzeko momentuan eta lan-ikuskaritza ez dela eraginkorra beste hainbat eremutan bezala.

LAN MUNDUA ETORKINENTZAKO


Munduko gobernu askotan, gero eta murrizketa gehigo egiten dituzte adibidez lan-eskubideetan, sozialetan, sindikaletan... Lanak gero eta ezegonkorragoak dira eta gutxieneko soldata gero eta baxuagoa da. Pentsa ezazue ze zaila den guretzako lana bilatzea... orduan paperik gabeko etorkin batentzako askoz zailagoa. Eta gainera etorkina emakumea bada imagina ezazue. Kolektibo honek hiru diskriminazio mota jasotzen ditu: etorkin izateagatik, paperik ez eukitzeagaitik eta emakumea izateagaitik.
Badaude elkarte batzuk laguntza sozio-laborala ematen dutenak, adibidez SARTU. Elkarte hau etorkinentzako oso erabilgarria da eta honi buruz beste egun batean idatziko dut.

EUROPAR BATASUNEAN ONARTUTAKO DIREKTIBA DISKRIMINATZAILEA


Orain dela bost hilabete medio guztietan agertu zen berriari buruz idatzi nahi dut, ondorio larriak ekar ditzakelako. Ekainaren 18an, Europar Batasunean inmigrazioaren direktiba onartu zen, hau da, paperik gabeko etorkineei 18 hilabetez atxitlotuta izan ahal dira eta gero kanporatuak izan litezke berme juridikorik gabe. Beste aldetik, bost urtetan ez dute izango Europara itzultzeko aukera eta adin txikikoak tutore gabe etortzen badira barnetegietara sartuko zaie.
Legedi hau hiru urteko negoziazioen ostean etorri da, eta estatu kideen legeria bateratzea du helburu, baina nire ustez beste lege baten gaienean ezarri dute direktiba hau. Ez badugu deliturik egin, zergaitik ukatzen da gure askatauna barnetegi batean sartuz? Suposatzen da arau-hauste administratibo bat dela paperik gabe etortzea...
Etorkinen atxiloketan eskubideak ukatzen dizkiete eta hauek kartzelak baino txarragoak izan daitezke.

Direktiba honek funtsezko eskubideen murrizketan eta ezberdintasun sozialetan oinarritzen da, era batean edo bestean mailen arteko konfliktoak sortuko dira, diskriminazioak adibidez xenofobia eta arrazakeria....