jueves, 13 de noviembre de 2008

TIC-ARI BURUZ MAPA KONTZEPTUALA



Alejandro Martinez Gonzalez-ek idatzitako “El educacdor Social en la Sociedad de la informacion” artikuloan hainbat gauza interesgarri esaten ditu hezitzaile eta teknologia berriari buruzkoak.
Goialdean testuaren mapa kontzeptuala jarri dut eta orain puntu batzuk komentatuko ditut. Alejandrok IKTak gizarteratzeko tresna erabilgarri bezala ikusten ditu eta ezagutza lortzeko modu berri eta on bat da, gaur egungo gizarteak eskatzen duena.
Gizarteak aldatu denez, hezkuntzaren eremua ere aldatzeko beharra dago. Lehen eskola zen lehen iturria informazioa lortzeko, baina gaur egun, informazioaren gizarte honetan ez da horrela. IKT ren bidez alfabetakuntza informatikoa edo audiobisuala lor daitezke, baita pertsona kritiko bat ere...
IKTak hezkuntza ez formalean lantzeko beharra dago pertsonak lanetan eskatzen den formazio minimo bat eukitzeko eta adibidez marginazioak eta diskriminazio sozialekin amaitzeko.
Teknologi hauek edonori hurbiltzeko, gizarte hezitzaileok ondo maneiatu beharko dugu ondorengo ondoarioak lortu ahal izateko: ikasketa eskolarrak hobetzeko, parte-hartzea eta komunikazioa sustatzeko, informazioa errazteko, kooperazio lana garatzeko, nortasun kulturala gogortzeko eta tresna ezinhobea izateko esku-hartzearekin.
Egun hezitzaileok teknolgiarekin trebeak izan behar gara eta etengabe adi egon beharko gara asmatutako tresna berriekin, gure eta denen onerako dira eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario